Itzultzailea eta ikertzailea | Lingua Vox
Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioa gradua amaitu ondoren, teknologia berrien itzulpengintzan espezializatu zen Universidad Internacional Méndez
Pelayoko master baten bidez. Laster, itzulpen proiektu kudeatzaile bezala hasi zen LinguaVoxen lan egiten, non 1500 hizkuntzakonbinazioekin lan egiten duten. Azken sei urteetan, mota guztietako proiektuak kudeatu ditu: eskuliburu teknikoen eta testu juridikoen itzulpenak, iragarki eta dokumentalen azpitituluak, interpretazioak… Bitartean, bideojokoen lokalizazioari buruz ikertzen jarraitu du eta 2017an doktorego bat hasi zuen EHUn. Bere ikerkuntzaren aurrerapenak Linguae aldizkarian eta zenbait jardunaldietan aurkezteko aukera izan du. Doktoregoari esker, bideo-jokoen munduaren konplexutasuna ikusi du eta, inoiz baino gehiago, garatzaileak eta itzultzaileak bateratzen lagundu nahi du, guztiok bideo-jokoekin goza dezagun.
Lokalizazioa merkatu baterako prestatutako bideo‑joko bat beste merkatu berri batean saltzeko egin behar den prestakuntza da. Itzulpena lokalizazioaren atalik garrantzitsuena izan ohi da, baina ez da bakarra. Pertsonaien izenak eta baita itxura ere alda daitezke. Pac-Man klasikoaren titulutik hasita, Final Fantasy, Spyro eta Jak and Daxter jokoetatik pasatuko gara adibide nabarmenetako batzuk ikusteko. Lokalizazio mailak aztertuko ditugu (gidaliburua eta kaxa, lokalizazio partziala eta lokalizazio osoa) eta itzulpenaren originalarekiko harremana ere (etxekotzea arroztearen aurka). Garatzaile batzuek lokalizazioarekin izan duten esperientzia ezagutuko dugu eta, amaitzeko, gaur egungo egoera eta ohiturak aztertuko ditugu.