Euskarazko bideojokoen lehen jardunaldia
Etxeko esperientzietatik ikasteko
Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan
Bideojokoen alderdi ezberdinak aztertzeko asmotan egina
Bertako kultura eta industria bultzatzea xede
Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideojokogintza kultura indartzeko
Gonbidatu bereziak
Bideojokogintzan dabiltzan beste komunitate batzuen berri izateko
Zer den jardunaldi hau
Bilboren bihotzean lehen aldiz euskara hutsean egin den lehen kongresuaren bideojokoei buruzko hirugarren jardunaldia da. Helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egin, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea izango delarik. Gainera kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat ere izango dugu, ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera.
Horretarako, Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jarriko ditugu momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko gara.
Aukera bikaina izango da bideojoko munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko.
Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean atsedenaldi batekin. 30 minutuko 4 hitzaldi eta bertako ikasleekin osatutako mahai inguru bat.
Bertaratzeko izena ematea derrigorrezkoa ez bada izango ere, lehentasuna aurrez izena emandakoek izango dute. Horretarako oraingoz 30 lagunentzako Bilboko Azkue fundazioko aretoa daukagu erreserbatuta.
Euskararen etxea
Bilboko Euskararen etxeko Berba Aretoan antolatuko dira jardunaldiak. Azkue Fundazioaren egoitzan dago kokatuta, Agoitz Plazan. Iristeko, Bilboko Metrotik Sarriko edo San Inazio geralekuetatik irten eta 5 minutura ibiltzen dago.