Informatikaria eta bideojokozalea. |
Software ingeniaria ofizioz, informatikaren mundura jokoak garatzeko aukerak hurbildu zuen arren, azkenean ez zion bide horri jarraitu, eta software garapenean egiten du lan.
Bideojokoetan jokatzen duen arren, ez dio denbora gehiegi ere eskaintzen, eta AAA jokoek baino gehiago erakartzen diote indie lanek. Oso gaztetatik, denbora librean, software askea euskaratzeko hainbat proiektutan lagundu du. Noizbait bideojoko sinpleren bat edo beste ere itzuli izan du.
Urte batzuez itzulpenak erdi-utzita izan ondoren, ‘Papers Please’ jokoa itzultzeko aukera ikusi zuen, eta izan zuen harrera ona ikusita, jokoak euskaratzen jarraitu du azken bospasei urteetan. Itzulpenak denentzat eskuragarri jartzeko ibaios.eus webgunea sortu zuen orduan. Denborarekin, Unityn garatutako jokoak itzuli ahal izateko tresnak erabiltzen ikasi du, eta lan batzuk errazteko ItzulTool ere tresna sortu du, beste tresna batzuetan oinarrituta.
Bideojokoen itzulpengintzaren prozesua eta bitxikeriak
Aurkezpenean egindako itzulpenak errepasatuko ditu Oihangurenek, bakoitzean ikasitakoa, bitxikeriak, etab. azalduz.
Itzultzeko prozesuaren fase ezberdinak, itzulpenak ofizialki gehitzeko zailtasunak, eta jokoen euskaraketarekin lotutako beste hainbat gauza ere aipatuko ditu ingeniariak.