Maite Martinez

Maite Martinez

Maite Martinez

Diseinatzaile grafikoa |

Arte zuzendaria eta diseinatzaile grafikoa Iruñeko Muxu Estudioan eta Atabey Creations bideojoko indie estudioan. Bere ikasketek garrantzia handia izan dute gaur egungo interesak pizterakoan. Ikus-entzunezko Gradua ikasi zuen Madrilen 2017 eta 2022 urteen bitartean UCM-n (Universidad Complutense de Madrid), eta, ondoren, Arte Zuzendaritza masterra Voxel School eskolan, Madrilen, 2022an. Bi ikasketa hauei esker zinema, argazkilaritza, diseinu eta ilustrazio arloetan formakuntza aparta eduki zuela dio Martinezek.

Voxel Schoolen gaur egun Atabey Creations estudioan egotea posible egin duten jendea ezagutu zuen, eta bideojokoen mundua gehiago ezagutzera bultzatu zuten.

Bideojokoen aurkezpena indie estudio batetik
Hitzaldian bere ibilbide pertsonala kontatuko digu Martinezek:, nola pasa zen bere anaiarekin PlayStation 1ean jokatzetik indie bideojoko estudio baten parte izatera.

Atabey Creations zer den azalduko du, gainera: zein izan den bere ibilbidea eta zeintzuk diren euren proiektuak (Little Keepers eta Eyes On Yuki). Amaitzeko, bideojokoetarako prestatu dituen sormen lan ezberdinak erakutsiko ditu, sare sozialetan egin dituzten dinamikak, eta nola prestatu dituzten azoka ezberdinetarako mahaiak eta apainketak.