Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioko hitzaldiak, ikusgai

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioko hitzaldiak, ikusgai

Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte adituek aurkezpenak eskaini zituzten Bilboko La Perreran azaroaren 7an egindako biltzarrean.

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioa prestatu dute Game Erauntsia Elkarteak eta Azkue Fundazioak. Euskal bideojokoen 1. azoka izan da ardatz nagusietako bat; halere, ohiko hitzaldiak eta aurkezpenak ikusteko aukera ere egon da.

Azaroaren 5ean, joan den larunbatean, antolatutako jardunaldiak Euskal Herrira begira jarri ziren, beste urte batez. Harrigarria da etxean ditugun adituen eta zaleen zerrenda: aurtengorako, Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte hizlariak ekarri ditugu. Nola ez, Iker Abasolo, Laia Antxutegi eta Oier Elorduy ikasleekin ere mahai-inguruaz gozatzeko aukera eduki genuen.

Peertube zein YouTube plataformetan eskaini dituzte bideook antolatzaileek. Jarraian ere aurki ditzakezue:

Bideojokoetako musika: zinematik joko interaktibora – Paula Olaz – Jokoteknia 2026

Euskarazko jokoen beharra, zaleen ikuspegitik – Josu Igoa – Jokoteknia 2026

Arte kontzeptuala bideojokogintzan – Jon Juarez – Jokoteknia 2026

Sindikalismoa Rockstar Gamesen – Nestor Uriarte – Jokoteknia 2026

Mahai ingurua – Iker Abasolo, Laia Antxutegi eta Oier Elorduy

Utzi erantzuna