GAME ERAUNTSIA eta AZKUE FUNDAZIOAren arteko elkarlana adostu zen 2017ko azaroan eta gaur, martxoaren 27an, Euskararen Etxean, GAME ERAUNTSIA elkartearen lehendakaria den URTZI ODRIOZOLAk eta AZKUE FUNDAZIOAren zuzendaria IURDANA ACASUSOk lan-hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmenaren helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskararen abiapuntutik eta euskaraz egiten den bertako bideojokogintza kultura indartzeko. Bi erakundeetako ordezkariek elkarlana urteetan zehar iraunkorra izateko lanean jardungo dutela azpimarratu dute aipatutako akordioan. Elkarlan horretatik abiatzen da JOKOTEKNIA, euskarazko bideojokoen lehen jardunaldia antolatzea.