Aitor Artetxe eta Ethan Reyes

Aitor Artetxe eta Ethan Reyes

Aitor Artetxe eta Ethan Reyes

Bideo-joko garatzaileak | rBorn Games

Rborn Games Tartanga eskolan hezitako bost profesionalek osatutako taldea da. PlayStation Talents programaren baitan The Five Covens (2021) bideo-jokoa garatu dute, PlayStation 4an eta 5ean argitaratutakoa. Taldeak gaur egun Gammera Nest enpresarentzat enkarguak burutzen ditu, besteak beste, aurkeztu berri den Meteoheroes bideo-jokoa.

 Ethan Reyes 3D artista da, eta efektu berezietan espezializatzeko prozesuan dago. The Five Covens bideo-jokoaren animatzaile nagusia izan da.

Aitor Artetxe bideo-joko garatzailea da eta 3D modelatzailea. The Five Covens bideo-jokoaren zuzendari artistikoa izan da, arlo teknikoak ere jorratuta.

rBorn Games-en hastapenak:The Five Covens bideo-jokoaren garapena PlayStation Talents programaren baitan

Hitzaldian rBorn Games taldearen ibilbidea eta The Five Covens bideo-jokoaren garapena eta ekoizpena aurkeztuko dira.

Jokoaren lehenengo pausoetatik hasi eta etorkizuneko proiektuak azalduko dira. Bide honetan izandako anekdotak aipatuko dira, bideo-joko bat garatzeak dakartzan faseak eta batez ere bideo-jokoen arloko enpresa bat sortzeak ekartzen dituen arazoak azalduko dituzte.

Gainera, PlayStation Talents ekimenak eta euskarak The Five Covens jokoaren garapenean eduki duten pisua landuko dute.

Bukatzeko, koronabirusak ekarri dituen eragozpenei buruz hitz egingo dute eta nola honek zaildu duen aurrez-aurreko azoketara bertaratzea eta, ondorioz, bertan lortu daitekeen feedback-ak suposatu duen galera.