Bideojoko garatzailea |
Bideojoko garatzailea, musikagilea, diseinatzailea, ekoizlea… Tartanga LHII ikastetxean VR jokoen garapena ikasi ondoren, hiru kiderekin batera Gaua Games sortu zuen.
Industrian urte bat darama soilik, baina Game.eus bideojokoak bizkortzeko campusean parte hartzea lortu du, proiektu pertsonalak profesionalizatuz. Orain, Euneiz unibertsitatean artea ikasten ari da, Darby Is Here Forever bideojokoan lanean ari den bitartean.
Lehen proiektua eta estudioa, lagun artean
Hitzaldian bere ibilbide pertsonala kontatuko digu Garatxenak: industriak nola hasi zen, zeintzuk diren emango dituzten hurrengo pausoak, industriara sartu ahal izateko bide egokienak, eta bideojoko bat edo arloko enpresa bat sortu aurretik zer profesional behar diren… Gaua Gameseko ibilbidea jarraituta, eurek egindako akatsak saihesteko aholkuak emango dizkigu.