Brian C. Gilmour

Brian C. Gilmour

Brian C. Gilmour

Doktoregaia / Gaeilge Chun Cinn ekimenaren kide sortzaile | University of Oslo / Gaeilge Chun Cinn (“Advancing Irish”)

Inmunologia doktoregaia da Osloko Unibertsitatean eta bertan T zelulen seinalea ikertzen du. Bideo-jokoak irlanderara itzultzen dituen zalea da. Besteak beste Among Us (InnerSloth, 2018) eta PlayerUnknown’s Battlegrounds (PUBG Corporation, 2017) bideo-jokoak lokalizatu ditu.Bideo-jokoak, zinema, telesailak eta bestelakoak irlanderara itzultzea helburu duen Gaeilge Chun Cinn (“Advancing Irish”), ekimenaren kide sortzaileetako bat da. Talde honen xedea itzulpenak egin bitartean beraien kideei irlanderaren ezagutza hobetzen laguntzea da.

Hizkuntza minorizatu bat ikasi itzulpenak egin bitartean

Hizkuntza minorizatu askok (irlandera, eskoziera, gaelikoa eta galesa kasu) munduan zehar sakabanatutako diasporak dituzte. Komunitate hauek osatzen dituzten gizabanako askok beraien jatorrizko hizkuntza ikasi nahi dute, baina beraien lurraldearekiko urruntasunak eta eskura dituzten baliabide eskasek prozesua zailtzen dute.

Baliabideen urritasuna nabarmena da hizkuntza minorizatuen kasuan, besteak beste ikus-entzunezko eskaintzari dagokionez. Izan ere, nazioarteko enpresa handiek pizgarri ekonomiko txikia izaten dute bideo-jokoak edota telesailak hizkuntza minorizatu batera lokalizatzerako orduan. Goitik-beherako ekimenen faltaren aurrean, gaur egungo hizkuntza baliabideek behetik-gorako lana bideratzen dute. Horrela, hizkuntza minorizatuetako hizlariek itzulpenak egin ditzakete eta konpainia handiei helarazi. Honek eduki faltari aurre egiten lagundu diezaioke eta aldi berean, hizkuntza ikasleei gaitasunak landu eta hobetzeko aukerak eman.