Soziologia doktorea, irakaslea, eta ikertzailea. |
Daniel Muriel Soziologia doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Identitatearekin, kultura digitalarekin eta bideojokoekin lotutako gaietan aditua, Video Games as Culture (Routledge, 2018), Identidad gamer (Anaitgames, 2018) eta Un mes en Tinder como mujer gamer (Applehead, 2021) liburuen egilea da.
Bideojokoek duten garrantzi soziala
Hitzaldi honetan soziologiaren ikuspuntutik bideojokoek duten garrantziaz hitz egingo du Murielek. Ezer baino lehen, geure buruari egin diezaiokegun galdera da zergatik aztertu behar ditugun bideojokoak ikuspegi soziologikotik. Eman daitekeen erantzunik errazena eta zuzenena honako hau da: gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko.
Horrez gain, arrazoi zehatzak ere aipa ditzake soziologoak: bideojokoak guztiz garaikideak dira, gaur egungo gizartearen funtsezko eraldaketak adierazten dituzte, ezarritako kultura produktuak dira, eta, bukatzeko, bideojokoen kultura gero eta handiagoa da. Hauen inguruan hausnartuko du Murielek Jokotekniaren 2023ko jardunaldian.