Eider Zabalegi

Eider Zabalegi

Eider Zabalegi

Bideojokozalea eta eduki sortzailea. |

Bideojokalaritzat eta eduki sortzailetzat aurkeztu du bere burua Eider “Il4rgi” Zabalegik. Bideojokoen unibertso zabalean hamahiru urterekin murgildu zen Nintendo Entertainment System kontsola oparitu ziotenean. Ordutik hona are gehiago barneratu da mundu digitalean Nintendo zein PlayStation gailuei esker.

2016. urtean bide berriari ekin zion zaletasun berari eutsiz. il4rgi_ izeneko katea sortu zuen YouTube plataforman bideojokoetan bere hizkuntzan aritzeko; euskaraz, alegia. 2017tik aurrera, gainera, Oiartzun Irratiko Arguyuan irratsaioko ohiko kolaboratzaile da. Beste behin, bideojokoei buruz hitz egiten du saioan, hilabetero estreinaldirik garrantzitsuenak nabarmenduz. 2020an, bestalde, Twitch plataformara salto egin zuen 3000twitz kanpaina ezagutu ostean.

Zabalegiren azken proiektua orain gutxi abiatutakoa da. Gamelu izeneko YouTube katean Tasio Sudupe zalearekin batera aritzen da modu pertsonalean bideojokoek eskaintzen dizkioten esperientzien inguruan.

Edukiak sortzaileak eta euskara

YouTube eta Twitch munduetan hasteko jakin beharrekoak azalduko ditu Zabalegik Jokoteknian. Horretarako, zuzenekoak egiterako orduan horren beharrezkoak diren gailuak eta erremintak aurkeztuko dizkigu: ordenagailuetatik, kontsoletatik eta kapturagailuetatik hasita, gelan zein pantaila aurrean ezinbestekoak izango direnak zerrendatuko ditu eduki sortzaileak. Txata kontrolatzea, ordutegiak zaintzea edo klipak sortzea egokiak izan daitezke zure katea zabaltzen laguntzeko.

Horrez gain, euskarazko eduki sortzaileen komunitatean sakonduko da. Euskal Twitch komunitateak eskaintzen dituen laguntza eta aholkuak azpimarratu, eta euskarazko kateak ezagutzera emango ditu Zabalegik.