Eneko Azedo

Eneko Azedo

Eneko Azedo

Sortzailea |

Ingeniaritzan doktorea, zientzia eta teknologia arloan ikerlari egiten du lan. Horretaz gain, sorkuntza maite du, eta hainbat joko garatu ditu, jokoen diseinua eta istoriogintza uztartuz. Eleberri bat ere argitaratu du, Iraileko zazpi egun izenekoa, eta baita musika arloko zenbait lan ere.

Bere jokorik ezagunena ADUR rol jokoa da, euskal Erdi Aro mitologikoan girotutakoa, eta gaur egun horren bertsio digitala prestatzen ari da, ADUR Azken Erronka, horrela, bideojokoen garapenaren munduan sartuz. Bestetik, Rolariak rol eta mahai joko elkarteko lehendakariordea da, eta Rolariak zein Game Erauntsia Telegram-eko komunitateetan parte hartzen du, baita hauek prestatzen dituzten ekitaldietan ere.

Rol jokoetatik bideojokogintzara

Jokotekniako aurkezpenean, Enekok ADUR Azken Erronka bideojokoaren garapenari buruz hitz egingo du, eta baita bideojoko garapen txikiak handi bihurtzeko erabiltzen dituen lanabasei buruz ere.