Web garatzailea eta Bretoieraren aktibista | An Drouizig elkartea
Bretoiera informatika arloan hedatzeko helburua duen An Drouizig elkarteko lehendakaria da 2015etik. Software aplikazio ugariren itzulpenean parte hartu du, esate baterako Firefox eta Steredenn, Flipon, Minecraft eta beste bideo-joko batzuenetan. 2021ean aurkeztu zen bretoi hizkuntzaren aditz konjugatzaile baten garapenean parte hartu zuen.
Petra C’hoari Ganit? izeneko bideo-jokoei buruzko podcastaren aurkezlea da. Maiztasun handiarekin Twitchen ibiltzen da bretoieraz zuzenekoak egiten. Hilabetean behin bideo-jokoei buruzko artikuluak idazten ditu Ya! astekarian eta teknologia berrien inguruko irratsaio motza grabatzen du Radio Naoned-en.
Bretoi hizkuntzaren historia eta egoera bideo-jokoen arloan
Bretoiera orain dela asko iritsi zen teknologia berrietara, baina oraintxe heltzen ari da bideo-jokoen arlora. Gaur egun hainbat bideo-jokotara jokatu daiteke bretoieraz, bai open-source, bai komertzialak. Gainera, gero eta handiagoa den komunitatea dago Discord, Twitch eta beste joko plataformetan. Hizkuntzaren ofizialtasun ezak zaildu egiten du honen presentzia bideo-jokoen arloan, eta horregatik, bretoiera dagoen egoerara iritsi da aktibisten eta jende gogotsuaren lan boluntarioari esker.