Highnoon Ekain

Highnoon Ekain

Highnoon Ekain

Bideojoko garatzailea eta ekoizlea. |

Ekain “Highnoon” Zarraua kultur arlo desberdinetan murgildutako sortzailea da: musika, argazkilaritza, dantza, kantua, bikoizketa edo artea aipatzen ditu bere ibilbidean. Txinak bereziki erakartzen du; horri lotuta, mandarinera hitz egiten ikasten ari da.

Hala ere, gaur egun bere etxea bideojokogintzan aurkitu du, bideojokoen gidoilaritzan eta ekoizpenean, hain zuzen ere. Bideojokoen diseinua ikasi ondoren, Evil Zeppelin garatzaile taldean eman zituen bideojokogintzako lehen pausoak. Ondoren, Praenaris estudio donostiarra abiatu zuen: diseinatzaile nagusia, zuzendari narratiboa eta ekoizlea da bertan.

Highnoon lehen bideojokoa kaleratzear dago: PC eta PlayStation kontsoletan estreinatuko den The Silent Swan abentura narratiboa. Ez hori bakarrik, beste hainbat proiektutan murgilduta aurkitzen da jadanik.

Bideojokoen sormen prozesuan sakonduz

Jokotekniako hitzaldian Highnoonek Praenaris taldea aurkeztuko du. Hori bai, “ez da saltzera etorri”, bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuaren gorabeherak partekatzera baizik. Hiru urtez lan egin ondoren lehen bideojokoa argitaratzear daude; hortaz, zer dago horren atzean? Nola biziraun dute? Zeintzuk dira helburuak? Euskal identitatean ere sakondu nahi du; izan ere, talde donostiarra den arren, atzerriko garatzaileekin osatu dute, baina erroak zaintzeko asmoa agertu du eibartarrak.

The Silent Swan bideojokoaren atzean dagoen istorioa ere azalduko du sortzaileak. Esperimentu batetik aurrera jarraitu nahi izan zuen bideojokoa izatera iritsi zen proiektua, baina horretarako “geroz eta handiagoa izaten hasi zen bideojokoen mundua” ezagutu, eta honekin topo egin zuen taldeak.

Dagoeneko hasi duten bigarren proiektua ere aurkeztuko digu: Umbra. Apustua dela argi duen arren, estudioaren bigarren faseari hasiera eman dion lana da.