Igor Gaminde

Igor Gaminde

Igor Gaminde

Hezkidetzailea | Pantallas Amigas

Sukaldaria eta informatikaria ikasketez, azken urteotan bizitza digitalaren onura eta arriskuen inguruan pertsonak trebatzen aritzen
da. Adin guztietako jendearekin (ikasle, irakasle, guraso eta hainbat elkartetako pertsonak) eta gai askoren inguruan lan egiten du, danak teknologia konektatuekin zerikusia dutenak. Batez ere hezkidetza, maskulinitateak eta internet bidezko indarkeriak lantzen ditu. Horrez gain aita eta “gamerra” da, adin guztietan jolastea ezinbestekoa dela uste duelako. Hau guztia, kirol esatari lanekin uztartzen du.

eJokoak familian. Talde eta norbanakoentzako onurak

Betidanik ezagutzen dira mahai jokoen onurak familia-arteko harremanetarako. Zergatik pentsatu behar dugu eJokoak ezberdinak direla zentzu horretan?
Ezjakintasunak hauen arriskuak eta ondorio ez egokiak besterik ez ikustera eramaten gaitu, eta hauek izaten dira albisteetan gehien entzuten direnak. Batez ere gehiegizko erabilera eta adikzioekin zer ikusia dutenak, edo jokalarien arteko hizkuntza desegokiaren erabilpena, besteak beste.
Eta badira onura asko bai familiaren talde- eta norbanakoen osasunerako. “Mahai joko” bezala ezagutzen ditugun horien (kartak, partxisa, xakea, Monopoly, Nor da Nor, Barkuak, Polizia eta Hiltzaileak, MasterMind, Uno, Trivial) onurak galdu dituzte digitalean jolasten direnean?
Aztertu dezagun, eta euren onurak mahai gainean jarri.