Irakaslea, ikerlaria eta bideojoko garatzailea | Harrobia Ikastola, Jokoga Interactive
Deustuko Unibertsitatean Informatika Ingeniaritza ikasi ondoren, 15 bat urteko esperientzia dauka softwarearen industrian. Bere ibilbide profesionalean arlo desberdinetan aritu da: hezkuntza profesionaleko irakaslea, bideojokoen programatzailea, analista, ikertzailea, ekintzailea, enpresa zuzendaria eta taldeko teknikari arduraduna izan da.
Esperientzia handia du grafiko interaktiboen sektorean, unibertsitate garaitik hasita gaur egunera arte. 3D motoreak garatu ditu, PC-ko, Xbox 360-ko, Playstation 2-ko, 3ko, 4ko eta 5eko bideojokoen garapenean murgilduta egon da hainbat plataformetarako tituluak garatuz, kanpo enpresetarako zein berak sortutako enpresa propioetarako. Lan egindako bideojokorik arrakastatsuen artean Clive Barker’s Jericho (2007, Mercury Steam & Alchemic Productions), Torrente 3 (2006, Virtual Toys), ¡A la cama! (2011, Dada Company) edo Nuclear corps (2021, Jokoga Interactive & Harrobia Ikastola) daude.
Bere jarduera profesionala ikerketara bideratu izan du, gainera. Gaur egun “3D animazioak, bideojokoak eta ingunera elkarreragileak” goi-mailako zikloko arduraduna izatera iritsi da Harrobia Ikastolan, bertan Unity3d eta Unreal motor grafikoen erabilpena irakatsita. Bere jardunaldiaren zati bat Teknikaren “Eremu birtualak” atalean ikertzaile gisa aritzen da; azkenik, nabarmentzekoa da “Jokoga Interactive” izeneko bideojoko enpresaren arduraduna dela.
Bideojokoak, hezkuntza, industria eta euskara
Zeintzuk dira Euskal Autonomi Erkidegoan ditugun aukerak bideojokoak garatzen ikasteko? Horietako zenbat dira ofizialak? Eta zenbat dira euskaraz?
Harrobia Ikastolako Josu Cobelok, bere ardurapean dauden eta % 100 euskaraz diren bideojokoen ikasketak aurkeztuko dizkigu. Hiru urteko ikasketa hauetan ikasleek erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, beraien buruek bultzatutako nahiei eta interesei zuzendutako ikasketa prozesuaren jabe izango dira. Guztiz heterogeneoak diren diziplinak barneratuz, bai artistikoak (3D modelaketakoak, esaterako), bai teknologiko puri-puriak (3D programaziokoak), elkarrekin bizi baitira bideojokoen garapenean.
Horretaz gain, hitzaldian gaur egungo grafiko elkarreragileen industriari buruz hitz egingo da. Aisi eta entretenimendu industriaren eta Euskadiko sektore tradizionalagoen arteko harremana zein den azalduz ikastolan irakasten den errealitate birtuala dela medio.
Harrobia Ikastolako ikasleen zein irakasleen etengabeko gaitze prozesua azalduko da lan-merkatuan irakaskuntza eguneratua eta baloratua bermatzeko. Bukatzeko, euskal bideojokoen industriaren etorkizunaz eta ikasleek bertan izango duten rolaz hitz egingo da.