Senior 3D Character Artist | Axis Studios
DigiPen Institute of Technologyn graduatu zen 2013. urtean. Horren ondoren Heart and Slash bideojoko indie-an parte hartu zuen Iruñeako Davalor empresan lanean hasi arte 2014. urtean. Bitartean bere portfolio pertsonala prestatzen hasi zen, bere kabuz 3D munduan gehiago sakonduz. Honi esker, 2016. urtean Axis Studios empresa berarekin kontaktuan jarri zen, eta ordutik beraientzako lan egin du, Junior Artist izatetik Senior Character Artist izaterarte. Bien bitartean, Blur Studios eta beste empresa batzuetako enkarguak hartu ditu, eta baita ere Animum eta Think Tank Online eskoletan tutore bezala aritu da.
Julen Urrutiak bere ibilbide profesionalari buruz hitz egiten hasiko da hainbat adibide aurkeztuz eta bere lan profesionala eta pertsonala alderatuz. Ondoren 3D zinematika edo pelikulen prozesuari buruz arituko da, batez ere bere espezialitatean sakonduz, 3D pertsonaiak sortzeko prozesua. Pertsonai baten diseinuaren bilakaera ikusiko dugu: arte kontzeptualeko diseinuekin hasi, modelizazio eta texturizazio faseetatik jarraitu eta pantailan aurkezten diren 3D renderretara iritsiz. Amaitzeko adibide pare bat erakutsiko ditu.