Julen Zaballa García

Julen Zaballa García

Julen Zaballa García

Kazetaria eta euskal bideojokoen aditua | El Crisol

Vasco Press kazetaritza-enpresan jaio eta trebatu nintzen bederatzi urtez. Gainera, Euskal Herrian egindako bideo-jokoen historiaren ikerlaria naiz. Guzti horren isla da, Tabakalera kultur-zentroaren laguntzarekin, 2016ean argitaratutako lana: ‘LOAD”” (1985-2010)’. Azken urteetan marketin digitalera eta Interneteko komunitate kudeaketara bideratu dut nire ibilbidea, Mondragon Unibertsitatearen eta Relevo Videogames enpresaren eskutik. Lanalden: Digital Business egon eta gero, momento honetan, El Crisol-en nago marketing lanetan.

Euskal bideojokoen hasi-masiak

Bideo-jokoak dira gehien fakturatzen duen entretenimendu-industria: 108.900 milioi dolar, Newzoo enpresak 2017 argitaratutako txostenaren arabera.

Txina eta Estatu Batuak postu gorenean daude. Espainiar Estatua, berriz, zortzigarrenean. 2016an, Espainiako bideo-jokoek 1.163 milioi euro fakturatu zituzten. Autonomia Erkidegoei erreparatuta, Madril eta Katalunia dira historikoki ekoizle gehien biltzen dituztenak. Euskadi, ordea, bosgarren postuan dago, hau da, Estatuko bideo-joko sortzaileren % 7a gurean bizi da.

Zer nolako garapena izan du euskal bideo-jokoen alorrak azken 30 urteetan? Industriatzat jo dezakegu ala hasiberria baino ez da?