Informatikan doktorea | Videoxogo.Gal
Luz Castro Pena informatikan doktorea da, bideo-joko diseinatzailea eta hezkuntzarako eta aplikatutako jokoetan (serious games) aditua. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Sormen Digitala, Animazioa eta bideo-jokoak graduetan irakaslea da. Gainera, Coruñako unibertsitateko Bideo-joko Diseinu, Garapen eta Komertzializazio Masterreko koordinatzailea da.
Dibulgatzaile lana egiten du hainbat hedabidetan. Teknologia eta kultura digitala zabaltzen duten hainbat instituzioetako kide eta aholkularia da. Galizian eduki digitalen sektorea babestea helburu duen Videoxogo.Gal, Galiziako Bideo-joko eta Eduki Elkarreragileen Elkarteko sortzaileetako bat da. Aktiboki jarduten du galegoaren normalkuntza linguistikoaren aldeko plataformetan, bereziki teknologia arlokoetan.
Bideo-jokoen industria Galizian
Galegoz jokatu daitezkeen bideo-jokoen inguruan jardutean, beharrezkoa suertatzen da Galiziako bideo-jokoen garapen industriaren egoera deskribatzea. Aurkezpen honetan Galiziako industria aurkeztuko dugu, honen hastapenak eta lan esanguratsuenak aipatuta. Esaterako, galegoz jokatu daitekeen lehenengo bideo-jokoa, O misterio das 7 pezas (Imaxin Software, 1999), hizkuntzaren garrantziaren eta gure erroak galtzearen ondorioen buruzko abentura grafikoa da.
Sektorea zenbakien bidez deskribatzeaz gain, Galiziako hezkuntza zentroak eta promozio espazioak ere azalduko dira. Jarraian, galegoak bideo-jokoen arloan duen presentziari buruzko gogoeta egingo dugu, hau babesteko eta lokalizazioak egiteko diru-laguntza faltan sakonduta. Bukatzeko, DEV-ek argitaratutako Libro blanco del desarrollo de videojuegos en Galicia 2019 oinarri hartuta industriaren ahultasunak eta indarrak aipatuko dira.