Mikel Antero

Mikel Antero

Mikel Antero

Artista nagusia eta garatzailea |

Errealizadorea, arte zuzendaria eta artista kontzeptual nagusia, Arte Ederretan hasi zuen bere bidea Leioan. Ikus-entzunezkoak ikasi zituen fakultatean, gero Sinthesys eskolan zinearentzat eta bideojokoentzat VDFX eta 3D masterra burutzeko.

Irakasle ibilbidea Sinthesys eskolan bertan hasi zuen, arte digital klaseak emanez; ondoren, Kunsthal zentroan 2D animazio espezialitatea zuzentzeaz arduratu zen; bukatzeko, goi mailako Creanavarra ikastetxean arte kontzeptual eta proiektu irakasgaiak eman zituen.

El Terrat, Vaya Semanita edo Caixa lan taldeetako errealizadorea izan da, baita arte zuzendaria hainbat proiektu independentetan.

Badira urteak artista kontzeptual eta arte zuzendari ibili dela bideojoko estudio ezberdinetan: Invincible edo Elder Scrolls jokoentzako Xaloc estudioan, Gym Masters VR jokoan, eta argitaratu gabe geratu diren beste hainbat jokoen aurreprodukzioan.

Bideojokoetako artista nagusia, Euskal Herriko estudioan
Gaur egun artista nagusia da Irungo Keplerians estudioan, horren ezagunak diren Evil Nun, Ice Scream edo Mr. Meat proiektuak landuz. Une honetan Glitchmare IP berria sortzeko taldearen parte da, aurtengo Indie Dev Day-n egin zuen masterclass-ean ikusi zen bezala.

Proiektu hauen prozesuari buruz hitz egingo digu Anterok, Euskal Herriko bideojokoen industrian sakonduz.