Morgan Roberts

Morgan Roberts

Morgan Roberts

Arduradun digitala / Bideo-jokoen galeserako lokalizatzailea | Menter Iaith Sir Caerffili

Galesa sustatzeko helburua duen Menter Iaith Sir Caerffili komunitate zentroaren arduradun digitala da. Sei urte eman ditu galesez Interneterako edukiak sortzen. Bideo-jokoen inguruko Twitch-eko Yn Chwarae kanalaren, YouTube-ko Yn Chwarae, Gemau Fideo eta Gemau Retro kanalen eta Discord zerbitzariaren arduraduna da, guztiak galesez kudeatuta. Bere komunitatean adin guztietako taldeentzako bideo-joko klub ugariren karguduna da.

Hainbat bideo-joko lokalizatu ditu galesera indie garatzaileekin elkarlanean. Retro bideo-jokoen rom hack-en itzulpenak ere egin ditu.

British Esports Champisonship-ean parte hartzen duen Rocket League bideo-jokoaren taldeko burua da. Txapelketa astero zuzenean emititzen da galesez YouTuben.

Galesez irabazten

Aurkezpen honetan edukien sormena, bideo-jokoen lokalizazioa eta hazten ari den online komunitate digital galesaren arteko harreman sinbiotikoa azalduko da.

Morgan Robertsek lehenengo pertsonan azalduko du bideo-joko klubek komunitatean eduki duten ibilbidea. Honek bat egin du gero eta gehiago hazten ari den online komunitate digitalarekin, eta, aldi berean, bideo-jokoak galesera lokalizatu beharraren garrantziaz jabetzea eragin du, aldi berean bide honetan lortutako bizipenak eta ikaspenak hedatzea funtsezkoa dela ohartarazita.