Naiara Ordorika

Naiara Ordorika

Naiara Ordorika

Proiektu kudeatzailea |

EHU-n Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatu bezain pronto, 2008an Alemaniara joan zen irabazi-asmorik gabeko elkarte batean praktikak egitera. Alabaina, bere bizitzaren patua laster aldatuko zen, eta hurrengo hamalau urteetan Frankfurt am Main hirian egoitza duen Nintendo of Europe enpresan aritu zen lanean; hain zuzen ere, lokalizazio sailean.

Gaztelaniazko QA Tester gisa lau urte eman ostean, hainbat joko-serie desberdinekin familiarizatuta eta milaka bug bidalita, QA Coordinator lanpostura pasatu zen hizkuntza desberdinetako kalitate ebaluatzaile taldeak koordinatzera. Azkenik, 2016an Software Localisation Producer izatera salto egin zuen, hainbat lokalizazio proiekturen gidaritza bere gain hartuz.

Pandemia garaian Euskal Herrira bueltatzeko erabakia hartu zuen, eta hala, 2022ko azaroan Gernikara itzuli zen. Harrez gero, bai&by akademian dihardu Zerbitzu Zuzendari gisa.

Lokalizazioaren prozesua bideojoko enpresa handi batean

Aurkezpenean bere ibilbide pertsonala azalduko du: nola iritsi zen Nintendo of Europera, barnean izandako garapen profesionala, eta oro har, bideojokoekiko harremana.

Horrez gain, lokalizazio prozesuaren ikuspuntutik, lanpostu desberdinetan aurkitutako zailtasun eta beharrak jorratuko ditu, anekdota bakan batzuk tartekatuz.