Lehen hezkuntzako irakaslea |
Unai Arrugaeta Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin zituen, eta, gaur egun, lehen hezkuntzako irakaslea da Bilboko La Salle ikastetxean. 2024-2025 ikasturtetik ikastetxeko TIK koordinatzailea da, gainera.
Bere unibertsitate ikasketen gradu amaierako lan moduan, internetekin, sare sozialekin eta bideojokoekin lotutako proiektua gauzatu zuen, amaierako produktu moduan Bideojokoak.info webgunea sortuz. Bertan, hainbat bideojokoren inguruko informazioa emateaz gain, bideojokoak mugatzeko eta erabiltzeko aholkuak plazaratzen ditu.
Bideojokoak.info: Zertan jolasten dira nire seme-alabak?
Unaik, hitzaldian, bere proiektuaren eta webgunearen inguruan hitz egingo du, honen aspekturik interesgarrienak eta nabarmenenak aipatuz. Bideojokoak.info webgunea sortzeko jarraitutako pausoak eta gaur egungo datu adierazgarri batzuk azaldu ondoren, honen barruan sartuko da, eta webgunearen funtzionamenduaren inguruko argibideak emango ditu. Bertan, PEGI sailkapenaren inguruko informazioa aurkituko dugu, bideojokoak modu osasuntsu batean erabiltzeko aholkuak ikasteaz gain.