Pasa den urteko harrera onaren ondorioz 2019an Jokoteknia jardunaldien bigarren edizioa ospatuko da.
Urriaren 12an ospatuko dugu Bilboko Azkuna Zentroan. Euskal bideo-jokozale eta ekoizle bilduko dira Azkue Fundazioa eta Game Erauntsia elkarteak antolatutako ekitaldian. Horiekin batera laguntzaile dira DigiPen Europe Bilbao, Harrobia Ikastola, CodeSyntax edota Eusko Jaurlaritza.
Aurtengoa edizioan gai oso desberdinak landuko dira. Guztira bost hitzaldi izango dira eta besteak beste honako gaiak aurkeztuko dira: feminismoa, bideo-joko garapena (joko motoreak eta gameplay diseinuak), bideo-jokoen kontserbazioa eta Euskadiko enpresen gaineko hausnarketa bat.
- Txus Ordorika: Bideo-jolasak eta kontserbazioa: erronkak eta geroa
- Jone Zaldunegi: Feminismotik bideo-jokoetara
- Mikel Etxeberria: Bideo-jokoak zenbakitan: enpresak eta erabilera
- Louis Schnellbach: Zer dago bideo-jokoen barnean?
- Ander Goenaga: Gameplaya: teknologia eta diseinuaren arteko harian
- Mahai ingurua: Euskal bideo-jokoen etorkizuna eraikitzen, Egoitz Fraile Diez, Olatz Arin Basterretxea, Kerman Munitxa eta Ane Unzalu ikasleekin.
Aurreko urtean bezala, jardunaldiekin bukatzeko bideo-jokoen garapena ikasten ari diren gazteak mahai inguru batean bilduko ditugu. Digipen Europe Bilbao eta Harrobia Ikastolako ikasleak izango dira mahai inguruaren protagonistak.