Jokoteknia 2020 jarraitzeko bideak

Aurkezpenean adierazi zen moduan, Jokoteknia 2020ko edizioa berezia izango da aurrez-aurre ezingo delako jarraitu. Koronabirusak eragindako murrizketak eraginda eta osasuna bermatzeko, publikorik gabe antolatzea erabaki dugu.

Horregatik, aurten Jokoteknia soilik internet bidez jarraitu ahal izango da. Bi bide izango ditugu horretarako: Azkue Fundazioaren YouTube Kanala kanala eta Game Erauntsiaren Twitch kanala.

Antolatzaileak Bilbon bilduko gara hizlariekin eta bitartekari lana egingo dugu publikoarekin. Ikus-entzunleek Internet bidez bidalitako galderak adituei helaraziko dizkiegu zuzenean erantzun dezaten. Horretarako, YouTubeko eta Twicheko txatak erabili daitezke, baina Twitterren ere adi izango gara Game Erauntsia eta Azkue Fundazioa.

Bestalde, Jokotekniako emisioarekin #3000Twitz kanpainari hasiera emango zaio. Kanpaina Game Erauntsia Elkarteak hainbat euskal sortzaileekin batera sustatu du. #3000Twitz egitasmoaren helburuak Twich plataforman euskara indartzea eta hizkuntz ofiziala bihurtzea dira.

 

 

 

Utzi erantzuna