Jokoteknia jardunaldien liburuxka aurkeztu da

Deskargatu liburua PDF-an hemen

Deskargatu liburuaren EPUB-a hemen

Liburuxkak Jokoteknia, euskal bideojokoen euskal jardunaldiaren lehenengo hiru edizioen hitzaldiak batzen ditu.

Ekainaren 20an Game Erauntsiaren Twitch kanalaren bitartez Jokoteknia jardunaldien liburuaren aurkezpena burutu zen. Aurkezpena liburuaren editoreak bideratuko zuen, Maitane Junguituk, eta berarekin batera Itziar Zorrakin itzulpengintza doktoregaia izan zen, liburuko kapitulu baten autorea dena.

Deskargatu liburua PDF-an hemen

Deskargatu liburuaren EPUB-a hemen

Zuzeneko emanaldian Jokoteknia jardunaldien esangura aipatu zen eta liburuaren edukiak birpasatu ziren. Itziar Zorrakinek itzulpengintzaren aldetik gogoeta egin zuen, euskarazko edukien garrantzia azpimarratuz.

Aurkezpena laster izango da YouTuben ikusgai berriro ikusteko.

Azkue Fundazioak Bizkaiko liburutegi publiko guztietara paperezko kopia bat bidaliko du, bizkaitar guztiek liburura sarbidea izatea bermatzeko. Bestalde, kopia digitala PDFan eta dohainik hedatu dute editoreek eta jadanik deskargatu daiteke hurrengo estekan:

Deskargatu liburua hemen

Utzi erantzuna