Jokoteknia 2022 azaroaren 12an egingo da

Jokotekniaren bosgarren edizioa 2022 azaroaren 12an egingo da.

Aurten kokalekua Harrobia Ikastola izango da, Bilboko Harrobi plazan kokatukoa.

Ohikoa denez lau hitzaldi eta mahai inguru bat izango ditugu goizean. Arratsaldean ekitaldi berezia izango dugu: euskal bideojoko garatzaileekin topaketa izango dugu eta euskarazko bideojokoak probatuko ditugu.

Informazio guztia azaroaren 7an aurkeztuko dugu.

Utzi erantzuna