Liburuxkak Jokoteknia euskal bideojokoen euskal jardunaldiaren lehenengo hiru edizioen hitzaldiak batzen ditu.
Deskargatu liburua PDF-an hemen
Deskargatu liburuaren EPUB-a hemen
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak, Jokoteknia jardunaldien antolatzaileak direnak, euskara hutsean bideojokoei buruzko liburua argitaratu berri dute. Liburuxka Bilbon antolatzen den Jokoteknia euskal bideojokoen euskal jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da.
Liburua ekainaren 3an, ostiralean, aurkeztuko da 18:30ean, Game Erauntsiaren Twitch kanalean. Aurkezpena liburuaren editoreak bideratuko du, Maitane Junguituk, eta berarekin batera liburuko kapitulu baten autorea izango da, Itziar Zorrakin itzulpengintza doktoregaia.
OHARRA: aurkezpena atzeratu da eta ekainaren 20an izango da, 18:30ean.
Zuzenekoak iraun bitartean liburuaren bi ale zozketatuko dira Twitter bitartez. Zozketan parte hartzeko, Twitterren @azkuefundazioa eta @gamerauntsia jarraitu behar dira eta erabiltzaile hauek aipatzen dituen Jokotekniari buruz komentario bat txiokatu behar da.
Guztira hamalau testu batzen ditu liburuak. Gaiak askotarikoak dira, baina guztiak bideojokoen ingurukoak, besteak beste, euskal bideojokoen historia, ekoizpena, diseinua eta animazioa, itzulpengintza eta lokalizazioa, kontserbazioa eta feminismoa. Autoreen artean nazioarteko enpresa handietan lan egiten duten profesionalak daude, hala nola Euskal Herrian lan egiten dutenak eta kanpoko gonbidatu bereziak, Frantziatik eta Kataluniatik ekarpenak jasotzen direlarik.
Azkue Fundazioak Bizkaiko liburutegi publiko guztietara paperezko kopia bat bidaliko du, bizkaitar guztiek liburura sarbidea izatea bermatzeko. Bestalde, kopia digitala PDFan eta dohainik hedatu dute editoreek eta jadanik deskargatu daiteke hurrengo estekan: