2021ko Jokoteknia jardunaldiak azaroaren 6an ospatuko dira eta gure hizlariak hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta prestatu dugu.
Luz Castro Asociación Galega de Videoxogos e Contidos Interactivos elkartearen sortzaileetako bat da. Aurten Jokoteknia jardunaldietan parte hartuko du galegoaren egoera bideo-jokoen sektorean azaltzeko.
Zein da Asociación Galega de Videoxogos e Contidos Interactivos elkartearen egitekoa?
Galiziako bideo-jokoen eta eduki interaktiboen sektoreko enpresen eta operadoreen interes ekonomiko, kultural, sozial eta profesionalak, mota desberdinetako ezarpenetan, instituzio publikoetan eta foroetan ordezkatzea da elkartearen xedea. Hainbat dira elkartearen helburu zehatzak, eta hona hemen aipagarrienak:
- Galiziako talentu sortzailea sustatu eta babestu, gure jabetza intelektuala mantentzeko eta indartzeko moduko sektore handia lortzeko.
- Entretenimendu digitalaren ekoizpena sustatu, ekintza berritzaile eta esanguratsu gisa, aisiaren, kulturaren, industria 4.0-ren eta informazioaren teknologiaren baitan.
- Dagokien agintariekin eta administrazioekin kolaboratu orotariko lan, azterketa, merkatu-ikerketa, lege proposamen, heziketa ekintzen sustatze eta indartze eta I+G proposamen eta sektorearen garapenerako baliagarriak diren edozein ekintzetan, gure herrialdearen informazioaren teknologien modernizazioaren alde.
Zein egoeratan dago galegoa hizkuntza gisa bideo-jokoen esparruan?
Bideo-jokoen sektorean ingelera da nagusi, bai terminologian, bai produktuen garapenean eta interfazeetan. Oso ohikoa da Espainiako Estatuko estudioek jokoak ingereleraz argitaratzea gazteleraz egin baino lehen, eta horrek hizkuntz minorizatuek industrian pasadizozko rola edukitzea eragiten du.
Momentura arte gure komunitatean ez dago sektorearentzako laguntza publikorik. Honek negatiboki eragiten du gure hizkuntza barneratzen duten proiektuen sorkuntzan.
Galegoz aurkitu ditzakegun jokoak erakunde publikoek garatutako ekimenetatik jaiotakoak dira, joko hezigarriak nagusiki. Hizkuntzarekin konprometitutako enpresek egindako lan batzuk ere ikus daitezke, besteak beste Gato Studio-renak, imaxin|software-nak edota estudio indie txikietakoak.
Zeintzuk dira zure ustez galegoa sektorean zabaltzeko eman beharreko urratsak?
Alde batetik, beharrezkoa da plataformetan hizkuntzaren aitortzea eta ikusgaitasuna, egun ezin ditugu bilatu galegoz dauden jokoak plataforma digitaletan, Steam-en esate baterako. Bestalde, oso interesgarria litzateke ikus-entzunezko ekoizpenerako existitzen diren antzeko galegozko eduki digitalen ekoizpenerako laguntzak sortzea.
Hizkuntza bideo-jokoen arloan babesteko, zenbateko garrantzia uste dute instituzio publikoekiko harremanek?
Instituzioekin harremanetan gaude. Elkartean oso argi daukagu erakunde mota guztiekin kolaboratu behar dugula. Elkarteak funtzionatu duen hiru urteetan, esaterako, Xunta de Galicia-rekin, Consello da Cultura Galega-rekin, A Coruñako unibertsitatearekin eta Carlos Casares Fundazioarekin lan egin dugu, sektorea ezagutzera emateko helburuarekin eta beste kultura industriekin lankidetzan aritzeko.