Gwenn Meyinierrekin hizketan

Gwenn Meyinier bretoi hizkuntzara bideo-jokoak lokalizatzen dituen software garatzailea da. Bretoi hizkuntza informatika arloan hedatzeko helburua duen An Drouzig Elkartearen lehendakaria da.

Nahiz eta itzultzaile profesionala ez izan, hainbat bideo-joko bretoierara lokalizatu dituzu. Zergatik hasi zinen bideo-jokoak itzultzen?

Arrazoi nagusia, orain dela urte batzuk jendea softwarea itzultzera bideratu zuen berbera da: bideo-jokoak bretoieraz eskuragarri egotea nahi nuen nik eta beste batzuek jokatu ahal izateko. Momentura arte zeuden jokoak open-source ziren, eta horregatik saiatu nintzen beste garatzaileekin harremanetan jartzen bideo-joko handiagoak bretoierara ekartzeko eta plataforma gehiagotan eskuragarri egoteko. Egiteko hau bukaerako emaitzak motibatzen du eta ez hainbeste itzulpen lan hutsak, ez naizelako esparru horretan aditua.

Pertsona asko daude bideo-jokoak bretoierara lokalizatzen? Komunitate espezifikorik?

Komunitate txiki bat dago bideo-jokoak bretoierara itzultzen eta lokalizatu daitezkeen bideo-jokoak identifikatzen. Bideo-joko txikiak itzultzen dituzten norbanakoak ere daude.

Garatzaile enpresak eta instituzio publikoak ardura dute bretoiaren erabileraren inguruan, bideo-jokoen arlo espezifikoan?

Enpresa eta garatzaile batzuek ardura dute hizkuntzarekiko, besteak beste Steredenn eta Flipon jokoak ekoiztu zituztenak. Beste konpainia batzuek beraien itzulpenak komunitateari irekitzen dizkiete, hizkuntza txikientzat erabilgarriak jarrita.

Frantziako instituzioak bretoiarekiko nagusiki aurkakoak dira eta instituzio bretoiek beraien lana eskoletara edota telebista bezalako entretenimendu tradizionalagoetara zuzentzen dute.

Zer egin behar da egoera hau aldatu dadin?

Komunitatea sendotzea garrantzitsua dela uste dut. Ez bereziki itzultzaileentzat, baina bai jokalarientzat beraien artean jokatzeko eta hitz egiteko. Bideo-jokoen bretoi itzulpenek duten zailtasun handienetarikoa bretoi hizlariei zein bideo-joko itzuli diren jakinaraztea da. Horregatik, komunitatea eratzeak gauzak erraztuko lituzke.

Jokoen estudioak testu eta audio handiko itzulpen profesionaletan inbertitzea ere ekarpen handia litzateke. Izan ere, boluntarioek itzuli dezaketen testu kopurua mugatua da, eta horrek bretoieraz eskuragarri dauden bideo-joko motak mugatzen ditu.

Gwenn Meynierren profil osoa, hemen

Utzi erantzuna